XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori da dena? galdetu zigun, guk bukatutakoan.

- Bai nik.

- Baina benetan zer den jakiteko, haren klaseetan egon beharko zenuke Larraitzek.

- Ez dut inoren klasean egon beharrik, irakasle bakoitzak ondo aski daki bere ikasleekin moldatzen.

- Zuek, ordea, lehenengo urtea duzue institutuan eta beharbada orain arteko xamurtasunarekin biguinegi ohituak zeundeten.

- Ez da xamurtasun kontua nik.

- Beste irakasle guztiekin ondo moldatzen gara, baina Txintxetarekin ordea...

- Norekin?

- Joxeanekin zuzendu nuen, Patxi Zuriri ez baitzitzaion ondo iruditzen ezizenaren kontu hori.

- A, bai.

- Ba, orain arte kontatu didazuen guztian ez dut ezer desegokirik ikusi.

- Apunteak hartzen ikastea ohitura ona da.

- Klasean zehar jolasten edo berriketan ari direnak zigortzea normala da, eta abisu gabeko azterketa, etengabeko ebaluaketaren izpirituan sartzen da.

- Ala zer nahi duzue zuek: azken eguna iritsi arte libururik zabaldu gabe egon?

- Ez da hori insistitu zuen Larraitzek, baina alferrik izan zen: Patxi Zurik ez zigun kasurik egin (...)